miércoles 26 de noviembre de 2008

Abenduak 4: Ikasle hauteskundeak


Aurten ere ERALDATUK Juntako eta Klaustroko hauteskundeetara aurkeztuko da beti bezala hezkuntza publikoa defendatzera eta Bolonia Prozesuaren mehatxuari aurre egiteko. Behekaldean, defendatzen dugun epe laburrerako 22 puntuko egitaraua ikus dezakezue. Gutagaz gehiago ezagutzeko agirien atalean bilatu.

22 proposamen aldaketarantz

  • Lauhilabete bakoitzaren hasieran beharrezkoa den material dozente guztiaren eskeinketa, klasean hobeto ulertzeko.
  • Ikasgai bakoitzan beharrezko den material guztia dohain izatea, manualak barne, horrela karrera ez zaigu bihurtuko gainkostu batean.
  • Euskerazko dozentzia baliagaien igoera.
  • Partzialak egitea materi liberatzeko.
  • Nota eskuratu ondoren 8 eguneko epea erreklamazioa eskatzeko. 10 eguneko epea erantzuna emateko. Irakaslearekiko erantzuna guztokoa ez denean, errebisio anonimoa egitea deneko departamentuan.
  • Egun berean azterketa bat baino gehiago ez egitea. Azterketen datak matrikula egiterako orduan jakitea.
  • Egoterako eta matrikulazio normek lan egiten duten ikasleak ez diskiminatzea. Lanaren eta ikasketen arteko konpatibilitatea. Ordutegiaren flexibitatea.
  • Ordutegi konpatibleetan tutoria nahikoak izatea. Tutoria birtualak egiteko posibilitatea.
  • Karrera baten irakasgai gustiak euskeran eman beharko litzateke.
  • Software askearen sarrera eta ikasleen artean zabaltzea beharrezkoa da.
  • Fakultatearen infraestrukturen anpliazioa eta berritzea.
  • Doako kurtso extraakademiko kopuruaren gorakada gure formazioa eta kreditu-ekintza kopurua igo ahal izateko.
  • Hizkuntz kurtso edo antzekoak diren kreditu amortizatzeko aukeren kreditu kopuru eskuragarritasunaren gorakada.
  • Kreditu eskaerak egiterakoan 10-15 ordu/kreditu-etara murriztea.
  • Kreditu askeen amortizazioen eskuraketarako dauden tasen eliminazioa.
  • Beken serbitzu zentralizatu baten eraketa, non beketaz informazioa ematen duena eta beraien gestioaz arduratzen dena.
  • Lan egiten duten ikasle bekadunen gainean dagoen abusoaren bukaera. Ikasle hauen prekaritatea bukatzeko, erremunerazio egokiarekin eta bere lana praktikekin edo bekarekin ez gainezartzea.
  • Enpresetako praktikak soldata digno batekin eta unibertsitateak edota enpresak Seguritate Sozialari kotizatzea.
  • "Infrakzio eta santzio disziplinarien listadoa"-ren eliminazioa, zeinek ikasleen hitza isilarazi nahi duen.
  • Ikasleak pisu gehiago izatea gehien afektatzen gaituzten gauzetan gure iritzia ematerako orduan.
  • Organo uniertsitario guztien gardentasuna.
  • Errektoreare eta Gobernu organoen elekzioetan erabiltzen de sufragio unibertsal ponderatuari EZETZA. Pertsona bat= botu bat.

martes 18 de noviembre de 2008

ERALDATUren aurkezpena GGZZetan



Datorren azaroak 26an ERALDATUK bere aurkezpena egingo du GGZZetan 08/09 kurtsorako. Aularioko 2.1 gelan izango da 13,00etatik aurrera.

EHUko lau ikasle elkartek bat egin dute ikasle eguna ospatzeko


Bizkaiko campusean elkarrekin salatu dute EHUko agintariek Bologna prozesua «inposatu» nahi dutela

Garikoitz Goikoetxea
BERRIA

Batasuna. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle elkarteek aldarrikapen bateratuak egin zituzten atzo Bizkaiko campusean, ikasleen nazioarteko egunaren karietara. Unibertsitate Kritiko Baten Aldeko Asanbladak, Ikasle Abertzaleak taldeak, Eraldatuk eta Ikasle Ekintzak deituta, EHUk Bologna prozesua «inposatu» egin nahi duela salatu zuten.

Elkarte horietako kideak sinetsita daude ikasleek ez dutela behar beste informazio jaso Bolognari buruz, eta prozesuak ekarriko dituen aldaketen inguruan informazioa eman zieten.

Prozesuaren aurka egoteko arrazoiak badituztela diote: ikasleen hitza ez dutela kontuan izan, unibertsitatez kanpoko politikariek erabaki dutela, unibertsitatea «pribatizatu eta merkantilizatu» egingo dela, matrikulak garestiagoak izango direla, Europako unibertsitateak «homogeneizatu» egingo dituztela...

Ikasgelaz ikasgela mobilizaziorako deia egin ondoren, Bologna prozesuari buruzko bideo emanaldia izan zuten, eta, ondoren, gogoetan aritu ziren izango dituen ondorioez eta egin beharreko mobilizazioez. Gainera, Poloniako, Italiako eta Kataluniako ikasleek aurrera eramandako «borrokak» aztertu zituzten, baita EHUn Bolognaren aurka egin dituztenak ere. Bazkalondoan, Bologna ikaslearen Monopoly jolasean aritu ziren, «prekarietatearen jokoan», alegia. Horrekin, erakutsi nahi izan zuten sistema berria indarrean jartzen denean ikasle gehien-gehienak langabezian egongo direla, edo, lana izatekotan, prekarioa izango dela.

Bologna prozesuaz gainera, bestelako aldarrikapenak egin zituzten ikasleek Leioan. Besteak beste, egunero unibertsitatera joateko autobusetan dirutza gastatzen dutela salatu zuten, eta ikasleentzako bonoa sortzeko eskatu zuten.

Juantxo Arakama Unibertsitate Kritiko Baten Aldeko Asanbladako kidearen esanetan, «espero bezala» joan zen eguna, nahiz onartu huts batzuk egin zituztela antolaketan. «Campus osoan mugitu gara, jendeak jakin du gaur [atzo] mobilizazio eguna zela. Hala ere, bazen jendea ikasle eguna zela ez zekiena».

Aurrera begira ere mobilizazioetan jarraitzeko asmoa agertu du Arakamak. Nolanahi ere, oraindik ez dute ekimen zehatzik adostu.

sábado 15 de noviembre de 2008

A17: Boloniaren kontrako ekitaldia


Azaroak 17an Bolognako Prozesuaren kontrako eguna ospatuko da Leioako kanpusean honako ordutegiarekin:

9etan. klasejira, ikasleok kalera!

10etan:
* Informazioa:"Zer da Bolognako prozesua?" + Dokumentala: "EHU eta azken erreforma" = Heztanaida.
* Prekarietatearen jokua: Monopoly "bologna student"

12etan: borroka esperientziak: polonia, italia, catalunya + Leioan emandako erresistentziari buruzko eztabaida.

14H: Herri Bazkaria.

16H: Beste Hezkuntza bat posible da.

18H: Balorazio asanblada: Orain zer?

Bologna Prozesuaren aurkako Ikasle Adierazpena

Munduan nagusi den sistema kapitalista patriarkarrak ez du etenik eskura dituen materia eta ariketa guztiak merkatuaren mesedetan jartzeko asmoetan. Zerbitzu publikoen pribatizazioaren garaian bete-betean sartuta gauden honetan, mundua higikaritzen duten agenteek hezkuntzan dute jarria jo puntu berria. Europaren eraikuntza neoliberalaren baitan, Europar Goi Hezkuntzaren Esparrua ere diseinatua dute neoliberalek, baita horretara heltzeko bidea marraztu ere; Bologna Prozesua.

Europa osoa astintzen ari den zurrunbilo honek, euskal hezkuntza esparrua ere eraldaketa bidean jarri du eta horren lekuko dira unibertsitate ezberdinetan ematen ari diren aldaketak. Baina zurrunbilo honek izan du erantzunik, neoliberalismoaren aurka altxa da europako herri ezberdinetako komunitate unibertsitarioa, eta lekuan leku, Bologna Prozesua gelditzea eta baldintzatzea lortzen ari da. Euskal Herrian ere, gatazka sakon baten baitan aurkitzen gara aldaketa neoliberalek sortu duten kezkagatik eta aplikatzerako orduan ez duelako inongo momentutan komunitate unibertsitarioaren parte hartzerik izan.


Ikasleok hamaika aldiz erakutsi dugu gure iritzia mobilizazio ezberdinen bidez eta agintari ezberdinek gure hitzari muzin egiten jarraitzen dute. Testu inguru honetan, eta inposaketa egoera zehatz honen aurrean, ondorengoa adierazi nahi diogu jendarteari orokorrean eta hezkuntza agintari ezberdinei bereziki:


1.- Ez dugula hezkuntza merkatuaren mesedetara egoterik onartzen, eskubidea den heinean eta eskubideak salerosten ez direla aintzat hartuta. Herritarren eskura, eskuetan eta zerbitzura egongo den Unibertsitate bat (letra larriz oraingoan) behar dugu eta beraz ezezko biribilena eman behar diogu unibertsitatearen pribatizazioari, homogeneizazioari eta elitizazioari. Gure ezezkorik biribilena beraz Europar Goi Hezkuntza Esparruari.


2.- Hezkuntza komunitatearen iritzia kontutan hartzekoa dela, ez soilik unibertsitateko eguneroko erabakiak hartzeko orduan, baita unibertsitatearen antolaketa, funtzioa, helburuak, nolakotasuna, eta oro har, unibertsitate eredua zehazterako orduan. Hori dela eta, Euskal Herriak behar duen unibertsitatearen inguruan hitza eta erabakia hezkuntza komunitatea osatzen dugunok dugula adierazi nahi dugu, ikasleok dugun papera azpimarratuz. Demokraziaren izenean (unibertsitateak zaindu eta eredugarri izan beharko lukeenean) inposaketa ez dela bidea adierazi nahi dugu, eta beraz, guztiz arbuiatzen dugula Bologna Prozesuaren izaera.


3.- Guzti hau kontutan izanik, unibertsitatean ematen den gatazkaren konponbide bakar bezala, unibertsitateko komunitate unibertsitarioak, bere osotasunean, eman beharreko eztabaida partehartzaile eta erabakitzailea ikusten dugu. Ez dago inongo aldaketarik egiterik eztabaida hau gauzatua den artean eta beraz, Bologna Prozesuaren berehalako etetea (moratoria) eskatzen dugu, behar dugun unibertsitate ereduaren inguruko eztabaida zabalduz, berme guztiak mahai gainean jarrita.